2012/09/17

ZEREGINA 1C: KASU BAT


ELEKTRIZITATEKO PRAKTIKAK DBH-KO 1. MAILA

Ondorengo lerroetan aurkeztu nahi dizuet IKTak ikasgelan erabiliz joan den ikasturtean praktikara eraman nuen esperientzia bat. Jarduera hau teknologia arloko DBH-ko 1.mailako ikasleentzako egokituta dago eta laburbilduz horrelaxe jorratu nuen:

Ikasleek garatu zituzten gaitasunak bi izan ziren batez ere:
  • Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Lortutako ikaskuntzako helburuak:
  • Zirkuitu elektriko baten osagaiak identifikatzea eta euren zeregina ulertzea.
  • Zirkuitu elektriko errazak analizatzea simulagailuarekin.
Baliabideak:
  • Cocodrile Clips 3.0 elektrizitateko simulagailua
  • Word
  • Google Docs
  • Proiektorea
  • Internetera konexioa
Jarduera curriculumean:
Edukinak teknologia arloaren curriculumeko 6. multzoan "elektrizitatea"-n daude kokakuta eta jarduera curriculumak markatzen duen ardatz metodologiko nagusietariko bati "objektuen analisia" jarraituz jorratu da.
Prozedura:
Jarduera honekin ikasleek zirkuitu elektriko sinpleak analizatu eta aztertu zituzten hauen simulazio digitala eginez. Gelako blogean eskegi nituen jarduera egiteko urratsak:
  • Instalatu Cocodrile Clips 3.0 simulagailua.
  • Jeitsi praktiken originala ordenagailura.
  • Cocodrile Clips zabaldu.
  • Aukeratu word-eko dokumentutik simulatuko duzun zirkuitua, klik bikoitza egin eta, Cocodrilen agertuko zaizu.
Ikasleek banan-banan zirkuitu guztiak simulatuz joan ziren eta simulazioaren emaitzak txostenean idatziz.
Ebaluazioa:
Ikasleek ebaluatzeko, praktika guztien txostena osatuta entregatu behar izan zuten.

Esperientzia positiboki baloratua izan zen ikasleen partetik, simuladorea oso intuitiboa da eta erraz eta gustora erabili zuten.

Nire aldetik orokorrean ondo, baina oraingo urtean akats batzuk zuzendu behar izango ditut:
  • Google Docs-eko dokumentua formato originalean (word) bajatzeko orduan ikasleek galdu egiten ziren, beraz badezpada ikastetxeko sarean sartuko dut baita ere.
  • Simuladorearen osagaiak errezago aurkitzeko gidatxo bat gehituko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario