2012/09/20

ZEREGINA 2A: HITZALDIAREN SINTESIA


2 a hitzaldiaren sintesia from jaionetorre

Oso interesgarria iruditu zait Pere Marques-en hitzaldia. Aipatzen dituen gauzak ematen du aspaldi egiten ditugula, baina bene-benetan hausnarketa txiki bat egiten badugu gutariko asko konturatuko gara ez garela hain berriztatzaileak eta oraindik bidea egiteko dugula. Alde batetik ahastu egin beharko ditugulako urteekin ikasitako "bizio" asko eta bestetik IKTak erabiltzen ikasteko bidea gogorra delako eta denbora asko behar duelako.

Aurkezpenak berak nahiko lan eman dit benetan,  petxa kutxa batek eskatzen duen sistesi maila handia da eta, gardenkiak pixka bat kurioso egiteko denbora behar da baita ere. Baina aurkezpen honetatik gehien kostatu zaidana ahotsarena izan da dudarik gabe. Ez neukan ideia txikienik ere hau zelan egiten zen; kostatu zait baina azkenean lortu dut. Hurrengoan hobeto.

Bukatzeko aipatu nahi dut petxa kutxa formatu hau ez nuela ezagutzen eta oso gauza interesgarria iruditu zait batez ere oso arina delako (eta gure ikasleek eskertzen dute hori).

Gohiko aldean ikusi ahal duzuenez slidesharen ipini dizuet aurkezpena; google docs-en aurkitu ahal duzue baita ere eta, artxibo originala deskargatu nahi baduzue klikatu "artxibo" eta ondoren klikatu "descargar".



No hay comentarios:

Publicar un comentario